Goiz osoan bertako produktuen salmenta, makinaria, artisau postuak, tonbola eta jan-edana izango da nahieran. Horrez gain, sagargintzari eskainitako erakusketa berezia ere izango da. 13:00etan omenaldia egingo diete Itziarko lehen periako antolatzaileei.
Debako, Mutrikuko eta Ondarroako Gazte Asanbladek deituta egingo da bizikleta martxa eta hiru herriak zeharkatu ditu. Ekimenak 11:00etan irtengo du Debatik, ondoren, Mutrikutik igaroko da eta, azkenik, Ondarroan Itsasaurre Plazan aterako duten elkartasun argazkiarekin emango diote amaiera.
11:00etan LH1koen txanda izango da, 12:00etan LH3ekoena eta 13:00etan LH4koena.
Lasterketa azaroaren 1ean, 16:30ean hasiko da. Handbikelariak izango dira abiatzen lehenak. Haien ondoren, 16:45ean abiatuko dira patinatzaileak eta 17:00etan korrikalariak. Iaz moduan, aurten ere 10 kilometro borobil izango ditu lasterketak korrikalariendako.
AEB 2025 / Zez. Paul Thomas Andersson / 161 min. Iraultzaile ohi bat, hainbat urtez borrokatik kanpo egon ondoren, ekintzara itzultzera behartuta dago, tentsio politikoz, arrazakeriaz eta indarkeria militarrez betetako giro batean etsai zaharrei aurre egiteko... Thomas Pynchonen 'Vineland' eleberriaren egokitzapen modernizatua (1990), hirurogeiko hamarkadako mugimendu erradikalei buruzkoa.
Azaroaren 1ean, Valentziako Navajazo por un chándal eta Salvaje rancho del este, Bilboko Zaplasteko! eta Eskoriatzako 3 Kuervos taldeek kontzertua eskainiko dute Gaztetxean, 21:30ean hasita.