Sendabelarrei buruzko ikastaroa. Elgoibarren dauden landare jangarriak identifikatzen eta prestatzen ikasiko dute. Oleatoak (landareak beratzea) egiten ere ikasiko dute. Eta amaitzeko, tinturak eta mikrodosiak zertarako eta nola egiten diren ikusiko dute. Elebitan izango dira saioak
Blues Hotsak eta udal liburutegiak elkarlanean antolatutako solasaldia, autorearekin.
Santa Zezilia Egunaren harira, musika eskolako talde instrumentalek kontzertua emango dute.
Euskal Herria 2025 / Zuz. Paul Urkijo / 87 min. Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurraren ipuinak eta herriaren esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da.
Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du zazpigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazaa, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.
Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean.
Crone Nuham eskulturgilearen erakusketa Oreka Art galerian.