Oreka Art gainezka izan zen Baroja Collet artistaren erakusketaren inaugurazioan

Ubane Madera Zangitu ira 05 Soraluze

Atzo, barikua, Oreka Art galeria txiki geratu zen Juan Luis Baroja Collet (Le Creusot, Fantzia, 1957) artistaren Osatu Gabea izeneko erakusketaren inaugurazioan. Bisitari askok kanpoan itxaron behar izan zuten sartzeko. Baroja Colletek Soraluzen egiten duen lehen erakusketa da eta mota guztietako lanak ipini ditu bertan, 60 bat, guztira. Brontzeak, formatu txikiko zein handiko grabatuak eta collageak dira, batzuk, sekula erakutsi bakoak. Irailaren amaierara arte izango da Baroja Colleten obra ikusgai.

INAUGURAZIOA
Udalak Zumetaren obra bat erosi du herrirako

Ubane Madera Zangitu 2024 aza 03 Soraluze