Elgeta taldeko Gorka Bereziartuak irabazi zuen tiraldia, plenoa eginda. UDA Aretxabaleta taldeko Gorka Madinabeitiak ere 9 txirlo bota zituen eginiko hiru jaurtialditan. Hala, berdinketa hausteko tiraldia egin zuten elkarren aurka, eta Bereziartua gailendu zen. UDA taldeko Sergio Onandia markinarra sailkatu zen hirugarren postuan, 8 txirlorekin. Bergara taldeko Mikel Almorza sailkatu zen laugarren postuan (6 txirlo), Soraluzeko Ezozi taldeko Bittor Nuñez bosgarren postuan (6 txirlo) eta Floreaga taldeko Santos Nuñezentzat izan zen seigarren postua (6 txirlo).
Gipuzkoako txapelketan guztira 10 saio egingo dituzte, eta hurrengo saioa, laugarrengoa, Aretxabaletan egingo dute, apirilaren 11n.
Hiru jardunaldi jokatu ostean, biak Elgoibarren (Idotorben aurrenekoa eta Aiastian bigarrengoa) UDA Aretxabaleta taldeko Gorka Madinabeitia dago sailkapen buru, 19 punturekin. Asoba Berri B taldeko Enara Montiel ebartarra dago bigarren postuan (18 puntu) eta Algeta A taldeko Bittor Astigarraga dago behin-behineko hirugarren postuan sailkatuta (15 puntu). Taldekako lehian Elgeta A taldea dago lidertzan, 46 punturekin, Asola Berri A bigarren (44) eta Ezozi hirugarren (42).
Elgetako tiraldia, irudietan (Argazkiak: Imanol Soriano eta Gipuzkoako Hirutxirlo Federazioa)