Dolmenen Ibilbidearen gaineko dokumentala ikusgai

Barrena 2026ko abuztuaren 13a

'Dolmenen Ibilbidea, herriaren ondarea' 25 minutuko dokumentala da, Barrenak ekoitzia Debegesaren eskariz. Bertan, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren historiaurreko ondarearekin lotura izan duten sei pertsonaren testigantzak jasotzen dira: Jesus Tapia Aranzadiko arkeologoa, Xabier Larrañaga Kapirixo elkarteko kide ohia eta indusketetan boluntario moduan jardun duten Andoitz Agirregomezkorta, Ramon Gallastegi, Leire Ginea eta Laura Luis herritarrak. Ikusentzunezkoa apirilean proiektatu zen Soraluzeko Antzokian, Debegesak, Aranzadik eta Bergarako, Soraluzeko eta Elgoibarko Udalek antolatu zuten erakusketa ibiltariaren testuinguruan