Hamabost talde lehiatu ziren Elgoibarko Saskibaloi Taldeak laugarrengoz antolatu duen hiruko saskibaloi txapelketan; hamahiru talde senior mailan eta gainerakoak infantil mailan. Gaztetxoen arteko lehian, Papanatas taldea gailendu zen, Aiibarll Experts taldeari 14-11 irabazita.
Seniorren arteko lehian, berriz, Eibarko Katukeller eta Elgoibarko Dinamo de Kalimotxo taldeak nabarmendu ziren, eta final parekatua jokatu zuten. Katukeller taldekoek puntu bateko aldeaz (15-14) irabazi zioten txapelketako estreinako edizioa irabazi zuen Dinamo Kalimotxo talde mitikoari. Carloz Lahozek, Richard Aranzabalek eta Mariano Alvarezek osatzen dute makina bat hiruko saskibaloi txapelketetan parte hartutakoa den taldea, eta dinamoak oraindik baduela lehiarako energia erakutsi zuten eskarmentu handiko jokalariek.


