Nahaste Borrastean, 40 urtean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 1a

1947an antolatu zuten estreinakoz Nahaste Borraste herri triatloia, eta handik bi urtera berriro jokatu ostean, ahazturaren zuloan erori zen, harik eta Kimetz elkarteak berreskuratu eta 1988an berriro jokatu zuten arte. Harrezkero, kirolzale zoroen -edo zoro kirolzaleen- topagunea izan da urtero ekainaren bukaeran Elgoibarko kaleetan jokatzen duten lasterketa bitxia. Aurten ere halaxe izan da. Kimetz elkartekoek argazki artxiborako ateak zabaldu dizkigute, probaren 40. edizioaren harira, eta lehen urteetako argazkiekin osatu dugu honako bideoa.

*Abestia: Lore ederrena (Maraca Diablo)

  • Lasterketaren bideoa eta sailkapenak HEMEN
  • 40. urteurrenaren harira egindako erreportajea HEMEN