Jende ugari elkartu da Hiruretako txupinazorako

Asier Orbea Ostolaza

Bakarra beharrean, bi. Elgoibarren ez da falta jaien hasiera iragartzeko ekitaldirik. Ohikoa den moduan, bi txupinazo bota dituzte Bezpera Egunean -eta atzo ere izan zen beste bat, Maalako Gune Askeokoek botatakoa-.

Gaur 13:00etan jaurti dute Txupinazo ofiziala udaletxeko balkoitik, eta elizako erlojuak hirurak jo dituenean hiru suziri piztu ditu Danel Iriondok, 15:00etan txupinazoa botatzeko ohiturari segida emanez. Ohi moduan, jendetza batu da Giza Eskubideen parkean, 1975. urte inguruan hasitako ohiturari segida emateko. Dultzaineroek girotu dute txupinazo ostekoa.