Garaipen batekin hasi du liga Haundi gizonen taldeak

Asier Orbea Ostolaza

Beti Gazteren eta Elgoibarren arteko partidako irudi bat, igandean Mastegin. Arg: Erran

Irailaren bigarren asteburuan hasi zuten ofizialki Ohorezko Erregional Mailako futbol liga. Gizonezkoen Haundi taldeak hiru puntuak ekarri zituen Lesakan jokatutako partidatik. Emakumezkoen Haundi taldeak zapatuan jokatuko du ligako lehen partida Mintxetan. Talde batak zein besteak, aurpegi berri ugarirekin hasi dute denboraldia.

Gizonen Haundi taldeak garaipen batekin hasi du Ander Treviño (Eibar, 1985) entrenatzailearen aginduetara hasi duten etapa berria. Zuri-gorriek 1-2 irabazi zioten Beti Gazteri Lesakako Maistegi futbol zelaian jokatutako partidan. Iker Iglesiasek sartu zuen elgoibartarren denboraldiko lehen gola, 35. minutuan eta Unai Arriolak handitu zuen aldea, 71. minutuan sartutako golarekin. Yeray Geromettak sartu zuen lesakarren gola, 78. minutuan. Haundik zapatu honetan jokatuko du etxeko lehen partida, Mintxetan, eta Mondragon izango dute aurkari (16:30). Arrasatearrek bana berdindu zuten Bergararekin lehen jardunaldian. 

 
Zapatuan Mintxetan jokatuko dute gizonen eta emakumeen Haundi taldeek

Emakumeen Haundi taldeak ere zapatuan jokatuko du ligako lehen partida, Mintxetan, gizonezkoen norgehiagokaren ostean, 18:30ean. Urola taldea izango dute aurkari. Andoni Duartek eta Alex Zalbak entrenatutako taldeak ligako hirugarren postuan amaitu zuen iaz, hainbat jardunalditan igoera postuengatik lehiatzen ibili eta gero. 

Gizonezkoen bigarren taldeak ere asteburuan hasiko du erregional mailako liga txapelketa, derbi batekin hasi ere, Eibarko Urki taldea izango baitute aurkari domekan (irailak 20) Mintxetan jokatuko duten norgehiagokan (18:30).

 

CD Elgoibarko taldeen asteburuko partidak

Irailak 19 (Mintxeta):
10:00 CD Elgoibar Kadete B - Mondragon 
12:00 ⁠Infantil F11 neskak - Zumaiako *Lagunarteko partida
16:30 Haundi giz. (1) - Mondragon
18:30 ⁠Haundi emak. - Urola 

Irailak 20 (Mintxeta):
10:00 Infantil A - Zumaiako *Lagunartekoa
12:00 Alebin mailako taldeen arteko partida
16:30 Jubenil A - Anaitasuna 
18:30 ⁠Elgoibar B - Urki

Irailak 19 (Kanpoan):
10:30 Zarautz - Infantil Haundi (Asti Txiki *lagunartekoa)
11:15 ⁠Aloña Mendi - Infantil B (Azkogain *lagunartekoa)
12:45 Anaitasuna - Kadete A Neskak (San Juan *lagunartekoa)
13:30 Ikasberri - Jubenil B (Garmendipe 1 anexoa *lagunartekoa)
15:00 Aloña Mendi - Infantil Txiki (Azkogain *lagunartekoa)
17:00 Aloña Mendi - Kadete C (Azkogain *lagunartekoa)

Irailak 20 (kanpoan):
10:30 Zumaiako - Kadete B Neskak (Aita Mari *lagunartekoa)
12:00 Aloña Mendi - Kadete A (Azkogain)