Kexak eta eskariak

Zer egingo dute armarriarekin?

Asier Orbea Ostolaza

Herritar batek galdera hau bidali du gure erredakziora: "Merkatu plazako horman dagoen armarria mantendu egingo dute anbulatorio berria egiten dutenean?".

Hirigintzara jo dugu, eta, esan digutenez, armarria desmuntatu eta gorde egingo dute, momentuz. Armarria berriz non jarriko duten hausnartzen ari direla gaineratu dute.

Armarri hau 1926ko San Bartolome Egunean inauguratutako azoka-plazan (orain eraisten dihardutenaren aurretik egon zen Merkatu plazan) egon zen lehenik, Elgoibar, iragana eta oraina (Pello Arrieta eta Yulen Zabaleta) liburuan jasota dutenez; eta hara beste eraikin batetatik lekualdatu zuten. Hortaz, batetik bestera ibili da armarria.

Pedro Muguruza arkitekto elgoibartarrak diseinatu zuen 1926tik 70eko hamarkadara arte zutik egon zen merkatu plaza hura, eta bere erabakia izan zen jatorri ezegaguneko armarria eraikin neoklasiko berrian integratzea, aurrealdean zuen frontoi klasikoaren erdian, hain zuzen ere. Lehen eraikin hura bota zutenean, eraiki zuten berrira lekualdatu zuten armarria, baina eraikinaren atzeko aldera. Ikusteko dago non jarraituko duen bere bidea.