1969

Merkatu Plaza eraikina

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

1969 urteko argazki hau Elgoibarko Udal Liburutegiak lagatakoa da. Merkatu Plaza zaharraren atzeko aldea ikusten dugu bertan. Honen alboan, argazkiaren eskumako aldean, zubi zaharra ageri da. Merkatu Plaza azpian astoentzako korta zegoen, eta baserritarrek bertan lagatzen zituzten astoak errekaduak egiten zituzten bitartean.

Garai hartan, Merkatu Plaza dantzalekua ere izaten zen noizean behin; izan ere, euria egiten zuenean herriko bandak bertan eskaintzen zuen dantzaldia, eta jende ugari biltzen zen. Horrez gain, herriko beste eraikuntza ezagun batzuk ere agertzen dira argazkian. Besteak beste, Kultur Etxea, Barrutia etxea, elizako kanpai dorrea, eta Forjas de Elgoibar lantegia. Aipatzekoa da argazkia atera zen egunean Deba ibaiak oso ur gutxi zeramala.
1925ean eraiki eta 70eko hamarkadaren hasieran eraitsi zuten merkatu plaza zaharra, eta haren lekuan eraiki zuten merkatu plaza eraisteko lanak ere asteon hasi dituzten, berton anbulatorio berria eraikitzeko. Merkatu plazako azken saltzaileek urtarrilean agurtu zituzten bezeroak.