Elgoibarko Eskola Kirolak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako jardunaldian, Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartu ahal izango dute, honako adin tartetakoek:
- Aurrebenjaminak (LH1-LH2)
- Benjaminak eta alebinak (LH3-LH4-LH5-LH6)
Olaizaga kiroldegian egingo dute herri kirolei eskainitako jardunaldia, 10:00etaik 11:30era.
Parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da formulario bat betez, esteka honetan
Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako 6 eta 12 urte bitarteko 270 bat eskola ume parte hartzen ari dira ikasturte honetako Eskola Kirola programan. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, prestatu duten programazioak talde-kirolen presentzia indartuko du aurtengoan, Elgoibarren sustraituta dauden modalitateei garrantzi handiagoa emanez, eta herrian ohikoak diren beste kirol batzuei ere egingo diete lekua, "ikasleen parte-hartzea eta aniztasuna sustatzeko". Aurreko asteetan atletismoari zein eskubaloiari eskainitako jardunaldi bereziak antolatu dituzte.
