Gertakariak

Azkarateko errepide zaharra itxita egon da autobus baten matxuragatik

Asier Orbea Ostolaza

Autobus bat kateatuta geratu da Azkarateko errepide zaharrean, Jauregi baserri parean, eta norantza bietan itxi dute errepidea, goizean (dagoeneko zabalik dago)

Goizean Elgoibar eta Azkoitia lotzen dituen Azkarateko errepide berrian (GI-2634) eduki dute istripua bi ibilgailuk, eta errepidea itxi behar izan dute, 07:15ak aldera. Dagoeneko zabalik dago bidea. 

Errepidea itxita zegoela jakinda, erabiltzaile askok jo dute GI-3321 errepidera, Azkarateko errepide zaharrera, alegia. Han gertatu da goizeko bigarren trafiko gertakaria, hain justu 4. kilometroan, Jauregi baserriaren parean, 07:45 inguruan. Autobus bat ez aurreratu ez atzera geratu da pare horretan dagoen 180 graduko errebueltan batean, hondoa jota kateatuta geratu baita.

Errepidea oztopatzen duela-eta, bi norantzetan itxi dute errepidea. Puntu konplikatuan geratu da kateatuta autobusa, pare horretan egiten ari baitira Azkarateko errepidean hondoratuta dauden zatiak konpontzeko lanak, eta semaforo bidez arautzen dute trafikoa gune horretan.