Bide batez bidegorriaren inguruan izandako gertakari eta bileren kronologia egingo dugu ondoren:
- 2023ko martxoaren 10ean "Altzola eta Mendaro lotuko lituzkeen bidegorria eraikitzeko proposamena aurkeztu dute Elgoibarko eta Mendaroko Udalek". Esteka: Altzola eta Mendaro lotuko lituzkeen bidegorria eraikitzeko proposamena aurkeztu dute Elgoibarko eta Mendaroko Udalek - Elgoibar - Barrena.eus
- 2023ko urriaren 4ean “Altzolako trenbide sahiesbidea egiteko obrak hasi ditu Euskal Trenbide Sareak“. Esteka Altzolako trenbide sahiesbidea egiteko obrak hasi ditu Euskal Trenbide Sareak - Elgoibar - Barrena.eus
- 2025eko urriaren 23an Elgoibar – Mendaro -Deba Bidegorria bultzatzeko “Bidegorria Noiz” taldea sortu zen. Esteka: Elgoibar, Mendaro eta Deba artean bidegorria egin dezatela eskatzeko herri-ekimena hasi dute Mendaron - Mendaro - Barrena.eus
- Azaroaren 26an sinadura bilketarekin 1.000 sinadurako langa gainditu genuela argitaratu genuen. Esteka: Milatik gora sinadura bildu dituzte bidegorriaren aldeko herri ekimenekoek - Debabarrena - Barrena.eus
- Azaroaren 29an Elgoibarko udal ordezkariak Altzolan bildu ziren ondoren komunikabideetan bidegorriaren proiektuak berresteko. Esteka: Elgoibar-Mendaro bidegorriaren proiektua gauzatzeko ardura "eragile politiko guztiena" dela nabarmendu du EAJk - Elgoibar - Barrena.eus
- Abenduaren 16an Mendaroko udaletxean Enetz Ezenarro alkate eta Nerea Isasi zinegotziarekin bildu ginen.
- Urtarrilaren 13an Elgoibarko Udalatxean Elgoibarko eta Medaroko ordezkariekin batu ginen. Maialen Gurrutxaga eta Enetz Ezenarro alkateekin eta Nerea Isasi zinegotziarekin.
- Urtarrilaren 22an Elgoibarko eta Mendaroko udal ordezkariak Foru Aldundiko errepide saileko buru den Felix Urkolarekin bilera egin zuten Elgoibarren. Komunikabideetan Altzola eta Mendaro arteko bidegorriaren proiektua idazteko Foru Aldundian aurrekontua dagoela jakinarazi zuten. Esteka: Altzola eta Mendaro arteko 1,7 kilometroko bidegorri zatia diseinatzen ari da Foru Aldundia - Debabarrena - Barrena.eus
- Urtarrilaren 28an Elgoibarko udaleko agintariek inbertsio nagusien berri eman zuten eta tartean Elgoibar – Altzola – Mendaro bidegorriari buruz ere informatu zuten. Esteka: Etorkizunerako proiektu estrategikoen berri eman du Elgoibarko Udalak - Elgoibar - Barrena.eus
- Otsailaren 4an Debako Udal ordezkariekin, Alazne Txurruka Debako alkatearekin eta Jon Riaño alkateordearekin bildu ginen. Mendaro eta Deba arteko tarteari buruz hitz egin genuen. Ikusten genituen zailtasunak, aukera posibleak, etabar. Bilera oso aberasgarria izan zen.
Bilera guzti hauei dagokionean, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin bildu diren udal agintari guztiei, bai gurekin izan duten jarrera onagaitik eta baita gurekin biltzeko egindako esfortzuagaitik.
Bilera guzti hauen ostean hainbat informazio jaso dugu eta ikuspuntu aberatsagoa daukagula uste dugu. Momentuz zarata asko egin gabe urratsak ematen jarraituko dugu.
Inork zalantzarik balu edo informazio gehiago nahiko balu gurekin kontaktuan jarri daiteke bidegorrianoiz@gmail.com helbidean.
Bide batez, gogoratzen dugu sinadura digitalak biltzeko iniziatibak hor jarratizen duela. Dagoeneko 1.225 sinadura jaso ditugu eta beste pixkatean irikita jarraituko du, beraz, oraindik egin ez baduzue, sinatzera animatzen zaituztegu ondorengo esteka honetan.
Eskerrik asko zuen ekarpenagatik!