Aitor Huergo musikari eta irakasleak emango du ikastaroa. Bertan parte hartzeko ez da aurretiazko musika ezagutzarik behar. Hori bai, norberak bere gitarra eraman beharko du. Izen-ematea: Itziarko harrera bulegora (943 19 92 55) deituta. apuntatu@itziar.eus helbide elektronikora idatzita. Lotura honetako galdetegia beteta
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da “Tu-Tum, Platz!”umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere “Stand Up” formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago.
2023 / 93 min. / Alemania / Zuz.: Mara Eibl-Eibelfest Thabo detektibe pribatu bihurtu nahi duen 11 urteko mutikoa da, bere filmik gustukoenetan bezala. Afrikako Hlatikulu herrixka txikian, sabana baketsuenean, gauzak zailtzen dira errinozeronte bat ondoko safari parkean hiltzen dutenean, bere adar preziatuagatik. Thabok ikerketa bat abiaraziko du errudunak aurkitzeko.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Doan Ermuko Kiroldegiko bazkideentzat.
Haurrentzako zinea zikloaren barruan, "Lau ahizpa magikoak" filma proiektatuko da.
Vicente Guineak Euskal Herriko mendi eta basoetan topatu dituen zuhaitz "berezienei" ateratako 50 argazki bildu ditu erakusketarako. Aita Agirre kultur kafea tabernaren ordutegian bisitatu ahal izango da.