Asteartea, azaroak 10



10:30
11:15

Mugikorrak erabiltzen ikasteko tailerra

Arbil elkartean, Deba

Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez; saioak Mendatako ikasleek gidatuko dituzte. Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, elkartean bertan, astelehenetan nahiz asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era.

Mugikorrak erabiltzen ikasteko tailerra Arbil elkartean

Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez; saioak Mendatako ikasleek gidatuko dituzte. Tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, elkartean bertan, astelehenetan nahiz asteazkenetan, 11:00etatik 12:30era.


17:00

Autobiografia feminista

Lila emakumeen etxea, Elgoibar

Eguneroko ausardiaren kontakizunak partekatuko ditu Merlin Medinak, autobiografia feministaren barruan. 

Autobiografia feminista Lila emakumeen etxea

Eguneroko ausardiaren kontakizunak partekatuko ditu Merlin Medinak, autobiografia feministaren barruan. 


17:30
18:30

Haurren eta gazteen irakurketa taldea: 'Munstro txikiak. Frankitxoren maskota berria'

Burugorri gainean, Itziarko Auzo Udala

Alaine Agirreren 'Munstro txikiak. Frankitxoren maskota berria' liburua landuko dute. Idazleak berak gidatuko du saioa.

Hizkuntza: Euskara

Haurren eta gazteen irakurketa taldea: 'Munstro txikiak. Frankitxoren maskota berria' Burugorri gainean

Alaine Agirreren 'Munstro txikiak. Frankitxoren maskota berria' liburua landuko dute. Idazleak berak gidatuko du saioa.


19:00

Bilera, Urazandiko bizilegunekin

Jubilatuen Biltokia, Elgoibar

Elgoibarko Udalak bilera egingo du Urazandiko bizilagunekin, Errezabal egoitzaren obrari buruzko informazioa emateko. 

Bilera, Urazandiko bizilegunekin Jubilatuen Biltokia

Elgoibarko Udalak bilera egingo du Urazandiko bizilagunekin, Errezabal egoitzaren obrari buruzko informazioa emateko. 


19:00
20:30

Irakurketa kluba: 'Poesia completa'

Ostolaza Udal Liburutegian, Deba

Maya Angelou idazlearen 'Poesia completa' liburua landuko dute. Ainhoa Aldazabalek gidatuko du saioa (gazteleraz).

Irakurketa kluba: 'Poesia completa' Ostolaza Udal Liburutegian

Maya Angelou idazlearen 'Poesia completa' liburua landuko dute. Ainhoa Aldazabalek gidatuko du saioa (gazteleraz).


19:00
20:30

Helduen irakurketa taldea: 'Barne zerbitzuak'

Burugorri gainean, Itziarko Auzo Udala

Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' liburua landuko dute. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa.

Hizkuntza: Euskara

Helduen irakurketa taldea: 'Barne zerbitzuak' Burugorri gainean

Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' liburua landuko dute. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa.


09:00

Bartzelonara joateko bidaian izena emateko epea zabalik

Abiapuntu bulegoan, Ermua | Aisialdia

Udal Gazteria Zerbitzuak Bartzelonara kultur eta aisialdi bidaia antolatu du abenduaren 4etik 8ra, 2010ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteeentzako. Parte-hartzaileek Bartzelonako hiriburua, Tarragona eta bertako erromatarren ondarea eta Port Aventura parkea bisitatuko dituzte. Bidaiak 183 euroko kostua du pertsonako, 23 zenbakiko Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera Bidaia honetan 4 begirale eta 30 gazte joango dira. Izen-emateak egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, izapideak atalean (‘aisia’ epigrafean) edo 'Abiapuntua' bulegoan, azaroaren 10etik 17ra. Azaroaren 19an udaleko webgunean iragarki-taulan ezagutzera emango da onartutako pertsonen zerrenda. Horiek azaroaren 23tik 27ra tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.  Informazio gehiago: ermua.eus

Bartzelonara joateko bidaian izena emateko epea zabalik Abiapuntu bulegoan

Udal Gazteria Zerbitzuak Bartzelonara kultur eta aisialdi bidaia antolatu du abenduaren 4etik 8ra, 2010ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteeentzako. Parte-hartzaileek Bartzelonako hiriburua, Tarragona eta bertako erromatarren ondarea eta Port Aventura parkea bisitatuko dituzte. Bidaiak 183 euroko kostua du pertsonako, 23 zenbakiko Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera Bidaia honetan 4 begirale eta 30 gazte joango dira.

Izen-emateak egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, izapideak atalean (‘aisia’ epigrafean) edo 'Abiapuntua' bulegoan, azaroaren 10etik 17ra. Azaroaren 19an udaleko webgunean iragarki-taulan ezagutzera emango da onartutako pertsonen zerrenda. Horiek azaroaren 23tik 27ra tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute. 

Informazio gehiago: ermua.eus


09:00

'Negulekuak' ekimenean izena emateko epea zabalik

Abiapuntu bulegoan, Ermua | Aisialdia

Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak. Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.

'Negulekuak' ekimenean izena emateko epea zabalik Abiapuntu bulegoan

Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak.

Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.


09:00

‘Japonia: artea mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea zabalik

Udal Liburutegia, Ermua | Aisialdia

Liburutegiak 2017 eta 2018an jaiotako adingabeentzat tailer berria antolatu du Japoniako hainbat tradizio eta adierazpen kultural ezagutzerik izan dezaten. Tailerrean, besteak beste, origamiaren, koinobori izenez ezagutzen diren arrain tradizionalen, jai-maskaren eta herrialdeko haizemaileen esanahia eta jatorria ezagutzeko aukera izango dute.  Ordubeteko lau saio izango ditu. Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean izango da, 17:30etik 18:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Plazak mugatuak dira. Izen-ematea azaroaren 12ra arte egin daiteke, agiri digital honen bidez: https://forms.cloud.microsoft/e/H4DiGqukGG. 

‘Japonia: artea mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea zabalik Udal Liburutegia

Liburutegiak 2017 eta 2018an jaiotako adingabeentzat tailer berria antolatu du Japoniako hainbat tradizio eta adierazpen kultural ezagutzerik izan dezaten. Tailerrean, besteak beste, origamiaren, koinobori izenez ezagutzen diren arrain tradizionalen, jai-maskaren eta herrialdeko haizemaileen esanahia eta jatorria ezagutzeko aukera izango dute. 

Ordubeteko lau saio izango ditu. Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean izango da, 17:30etik 18:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Plazak mugatuak dira.

Izen-ematea azaroaren 12ra arte egin daiteke, agiri digital honen bidez: https://forms.cloud.microsoft/e/H4DiGqukGG. 


11:00

Irakurketa erronka: "Asko dago ikasteko"

Liburutegia, Soraluze

Soraluzeko udal liburutegiak LH2 eta LH6 arteko neska-mutikoendako antolatutako ekintza.

Irakurketa erronka: "Asko dago ikasteko" Liburutegia

Soraluzeko udal liburutegiak LH2 eta LH6 arteko neska-mutikoendako antolatutako ekintza.


17:00

Ludoteka: 'Zientzilariak gara!'

Ludotekan, Mendaro

Ludoteka: 'Zientzilariak gara!' Ludotekan