Elgojaiotza taldearen eskutik, martxan dago jaiotza mekanikoa. Urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, jai bezperan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gabon Zaharretako feriaren egunean, 10:00etatik 20:00etara.
Kamisetak 18 euroan jarriko dituzte salgai.
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak haur krosa antolatu du Mendaron HH5etik LH6ra arteko umeentzat. Mendarozabalen izango da, abenduaren 21ean, 17:00etan. Adinka banatuta egingo dute lasterketa umeek. 16:30ean zabalduko dute izena emateko epea.
Enric Marco Batlle sindikalista espainiarra izan zen, eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) idazkari nagusi eta Amical de Mauthausen de Españako presidente izan zen. Elkartearen aurrean egon zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batez ere ikastetxeetan, nazien eremuetatik bizirik atera nahi izan zuenari buruz. Geroago, bere biografiako datuak faltsutu zituela jakin zuen, Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik ateratzeko, bigarren mundu guda garaian.
El oso de Benalúa y Sus Sabandijas taldea Granadako Chicago blues taldea da. Toni Travé du buru, estilo guztiz pertsonala duen bluesmana. Eskarmentu eta fidagarritasun handiko musikariak ditu aldean: Tony Molina gitarran, Dani Levy baxu elektrikoan eta Giggs Nother baterian, denak ere bertako eskenatokietan ongi ezagunak. Besteak beste, Fernando Beiztegui, Chino Swingslide, Richard Ray Farrell, Mingo Balaguer, Ñaco Goñi, eta abar luze baten laguntzaileak izan dira. Sarrerak: 10 euro.
Enric Marco Batlle sindikalista espainiarra izan zen, eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) idazkari nagusi eta Amical de Mauthausen de Españako presidente izan zen. Elkartearen aurrean egon zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batez ere ikastetxeetan, nazien eremuetatik bizirik atera nahi izan zuenari buruz. Geroago, bere biografiako datuak faltsutu zituela jakin zuen, Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik ateratzeko, bigarren mundu guda garaian.
Lanegunetan: 18:00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00
Gemma Monreal margolari elgoibartarrak bere azken lanak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean, hilaren 21era arte.