Jubiletxea, Ermua
| Bilera
Ekimenak 2025ean egindako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ematen dio jarraipena. Prozesu horren bidez, herritarrek 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euroen zertarakoa erabaki ahal izan zuten. 65 urte edo gehiagoko pertsonen artean babes handiena lortu zuen proposamena Balerioko terrazarako erabilera berriak zehaztea izan zen eta dagokion proiektua idaztea. Horretarako, 85.000 euro gorde ziren. Orain, Udalak proposamen horretan aurrera egin nahi du, adineko pertsonen parte-hartze zuzena kontuan hartuta. Espazioarentzat interesgarrienak iruditzen zaizkien erabilerak, antzematen dituzten beharrak eta etorkizunean Baleriok izan ditzakeen jarduera, zerbitzu edo ekipamendu motak ezagutuko dira.
Balerioko etorkizuna zehazteko adineko pertsonen proposamenak jasotzeko bilera
Jubiletxea