Ondo hasi eta hobeto bukatu da gaur Gaztañerre Azoka Soraluzen

Ubane Madera Zangitu aza 14, 19:30 Soraluze

Suabe hasi da gaur Gaztañerre Azoka Soraluzen, baserritarren betiko bezero diren horiekin. Askok, goiz hasiera aprobetxatu dute erosketak egiteko, eta pozik geratu dira baserritarak eta artisauak saldutakoarekin. Berriketan eta ikusmiran ibiltzeko tartea izan da gero. Batik bat eguerdia izan da horretarako parada. Dantzari berriak zein beteranoak ikusi, Aldasoro baserriko Jose Antonio Aldazabal Laskurain eta Izagirre baserriko Ana Maria Goiburu Izagirre omenduei eskerrona helarazi eta Barrenetxeko sagardoa txalotu dute, laugarren aldiz sagardo txapeldun izendatu baitute hura. Azokako protagonistetako hainbatekin izan da Barrena; bidelagun eta kameralari ibili dira Lesarriko Nekane, Ane Ostolaza, Arkaitz Arana, Frantziska Iraolagoitia eta Manex Osinaga. Eskerrik asko denoi!

Bete-betea dator Soraluzeko 30. Gaztañerre Azoka, animalia eta guzti

Ubane Madera Zangitu aza 13, 18:25 Soraluze

Udazkeneko euriari esker "apur bat hobetuta" dator 30. Gaztañerre Azokarako uzta. Bihar, zapatua, 06:00-06:30ak alderako martxan ibiliko dira baserritarrak produktuak zein animaliak prestatzen, eta 10:00etarako gertu izango dituzte Erregetxeko postuak.

Zorionak, Dominica

30 urte - Azaroak 14

Zorionak, Itziar

71 urte - Azaroak 12

Zorionak, Nerea

45 urte - Azaroak 11

Zorionak, Kevin

15 urte - Azaroak 10

Zorionak, Gorka

48 urte - Azaroak 03

SARA MUÑOZ IÑURRIETA

11 urte - Azaroak 03

Igandea 15 eguraldia Min: 10ºC
Max: 17ºC
Astelehena 16 eguraldia Min: 9ºC
Max: 20ºC
Asteartea 17 eguraldia Min: 15ºC
Max: 22ºC

AEMET-ek emandako informazioa