Azken zapatuko feria: 9:00 - 14:00 Baserrietako eta Artaldekoen produktuen salmenta. 11:00 Txosna: Karakate Bizirik taldearen eskutik. 12:00 - 14:00 Umeentzako tailerrak, Kalebarren plazan. Eguerditik aurrera: Abeltzaintza feria
Mikro irekia, bermut literarioa, liburu azoka eta Xabier Badiolaren kontzertu akustikoa.
Benjaminen, alebinen eta infantilen txirrindularitza lasterketak jokatuko dira Mendaron, Elgoibarko Lagun Taldeak antolatuta.
Benjaminen, alebinen eta infantilen txirrindulari lasterketak jokatuko dituzte zapatuan Mendaroko Erramone industrialdean.
HH5 eta LH6 bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute ekintzan.
Udal Liburutegiak "Arratsaldean kontu kontari" ipuin kontalari saio berria antolatu du Lobiano Kultur Gunean apirilaren 27rako, larunbata, arratsaldeko 17:30etan. Plaza erreserbatzea beharrezkoa da. Deitu 943 17 92 12 zenbakira!
Sarrerak salgai Kokkon, Sfericon eta Lobiano Kulturgunean, 8 euroan.
Honako musikariak ariko dira Gaztetxeko oholtzan: Edu Zardoya Rebel Boys Jipoituak Sarrera: doan
Herritarrak euskaraz irakurtzera animatzeko, Udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak elkarlanean sortutako kanpaina. Azken urteko euskal nobedadeen eta gomendioen zerrenda hemen.
Pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak apirilaren 27 eta 28rako. Deiadar txarangak girotuko du eguna.
Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean.
Kontrargik antolatutako erakusketan iazko Argazki Rallyan sarituak izan ziren lanak ikusi ahal izango dira, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Ordutegia Astelehenetik barikura: 18:30 - 20:00 Zapatuetan: 12:00 - 13:30