Esku hutsik elkartearen eskutik, jaio aurretiko heriotzari buruzko hitzaldia. Gaztelaniaz.
Gaurtik urriaren 31ra bitartean izango da ikusgai Kontrargi 2024 argazki erakusketa. Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuekin osatutakoa da, 30 argazki; badaude paisajistikoak (hemengoak eta kanpokoak), animalienak makroarekin ateratakoak eta light painting teknika erabilita ateratakoak.
Egur Arte Tailerreko ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxean. Umeen lanak hilaren 4tik 16ra egongo dira ikusgai, eta helduenak 18tik 26ra. Akrilikoak, akuarelak, eskulturak, eskulanak, collage...
Juanjo Altuna Akizu artistaren "Espacios en construccion" erakusketa, Oreka Art galerian.