Morkaiko Eguna 06:00 Elgoibarko Mendi Itzulia, Kalegoen plazatik. 08:30 Elgoibarko Mendi itzulitxoa, familian. Kalegoen plazatik (Idotorben, 10:00) 13:30 Finalista Eguneko domina banaketa. Kalegoen plazan. Ondoren, bazkaria
Albistea eta izena emateko bideak hemen.
Emakumeek Lizarrako tokiko ekonomian izan zuten funtsezko zeregina aztertuko dugu, Donejakue Bidean merkataritza-guneak izan zuen goraldian, eta hainbat gizarte-mailatako emakumeek merkatuak eta jarduera ekonomikoa garatzen lagundu zutela azpimarratuko dugu. Kultur osagarri gisa, Arellanon, ‘Las Musas’ aztarnategi erromatarra bisitatuko dugu. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. *Apirilaren 1etik 30era. Informazio gehiago hemen.
10:30ean Kalejira herrigunetik 12:30ean Alarde eliza atarian
Soraluzeko Diadar elkarteak antolatuta, Deba bailarako txistularien II. topaketa egingo da zapatu goizean, herriko kaleetan zehar.
Hizkuntza: Euskara
Denboraldi honetan Ezoziko futbol zelaian jokatuko duten azken partidan Sorako erregionalak animatzera igotzeko deia egin dute. Sorako kamiseta jantzita igotzen den ume bakoitzari gozoki poltsa eta freskagarria emango dizkiete, gainera. Mailari eusteko borrokan dihardu Sorak eta zaleen indarra eta babesa behar ditu.
Espainia 2025 / Zuz. Asier Urbieta / 98 min. Faisaien uhartea munduko kondomeinurik txikiena da. Urtearen erdia estatu espainiarrari dagokio eta beste erdia frantsesari. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga natural batean. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, uhartearen parean paseatzen. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da uhartearen subiranotasun-trukean. Nor arduratzen da?