Arbil Elkarte Sozialak antolatutako ibilaldia parte hartzeko interesa dutenek ez dute aurrez izenik eman beharko; 08:40ean tren geltoki parera gerturatzea nahikoa izango da, izan ere, ordu horretarako trena hartu eta Zarautzera joatea da asmoa. Handik, Zumaira ibilaldia egingo dute.
Kalejiraren ondoren, txorizo egosia eskainiko zaie musika eskolako ikasle guztiei.
18:00etan: MUSIKA ESKOLAKO INAUTERIETAKO KALEJIRA. Musika Eskolako ikasleek eta txarangak kaleak alaituko dituzte Musika Eskolan hasiko den kalejira koloretsu batekin. Jarraian: Maalako parkean, musika eta dantzak Musika Eskolako Bandarekin eta Koruarekin batera. Kalejiran bueltatuko dira Musika Eskola aurrera.
Iraupena: 110 minutu. Gomendatutako adina: 16 urtetik gora. Prezioa: 4,15 euro. Antolatzailea: Ermuko Udala. Laguntzailea: Mudo-drogot cinematógrafo.
Bihartik (urtarrilak 31) otsailaren 15era bitartean, Zu hurrengoa – En la diana izeneko proposamena izango da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan, Debako Udaleko Bizikidetza Batzordeak antolatuta.
Xabier Isastiren Pirograbatuaren artea erakusketa. Astelehenetik zapatura 18:30etik 20:30era. Igandean, 12:00etatik 14:00etara, Aita Agirre kulturguneko areto balioaniztunean. Otsailaren 5etik 15era