jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako tailerra.
Presioak eragiten dituen ultzerak sahiesteko tailerra emango dute, bereziki, zaintzan diharduten langileentzat. Osakidetzak, Jubilatuen Biltokiak eta Ongizate Sailak antolatu dute saioa.
Aurrez txanda eskatzea komeni da. Interesa dutenek 634 07 34 98 telefono zenbakira deituta edo idatzi beharko dute.
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak Zergatik lotsatzen gaitu zahartzeak? hitzaldia emango du udaletxeko udalbatza-aretoan.
Epeletan literatura tailerraren barruan, Marjane Satrapiren Persepolis liburua landuko dute, Ainhoa Aldazabalek gidatuta.
Espainia, 2025 / 87 min. / Marta Gomez eta Paula Iglesias Bi kazetari urratzailek hiriko lehen kultur zentro feminista eraikitzea erabaki dute, premisa arriskutsu batetik hasita: emakumeekin bakarrik egitea.