Euskal Herriko herri ezberdinetan jokatuko dituzte Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako kanporaketak. Debakoa otsailaren 6an izango da, Zalburdi tabernan. Txapelketa 22:30ean hasten bada ere, 21:00etan afaria egingo dute tabernan bertan (Menua: 30 euro. Izen-ematea Zalburdi tabernan). Txapelketan parte hartzeko momentuan bertan eman beharko da izena (20 euro bikoteko). Antolatzaileek iragarri dutenez, lau sari nagusi egongo dira jokoan: Txapela eta arkume erdi bana Garaikurra eta txuleta bana Gazta erdi bana eta ardo botila bana Euskal Herriko Mus kit bana