2025eko albiste ikusienak 'Barrena.eus'-en

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko urtarrilaren 11

Askorako eman du 2025ak, eta albisteak ere askotarikoak izan dira. Baina zeintzuk dira Barrena Komunikazio Taldeko atari digitaletan klik gehien izan dituzten albisteak? 

Artikulu honetan jaso dira iazko urtean Barrena Komunikazio Taldearen webguneetan ikusienak izan ziren hamabost albisteak.

1. albistea

Gizon bat atera dute ibaitik

2025eko urriaren 19a

Txakurra paseatzen zebilen soraluzetar batek gizon bat ikusi zuen ibaian. Harri baten gainean eserita zegoen, motxila batekin. Zer gertatu zitzaion galdetu zionean, gizonak erantzun zion gauean auto batetik bota zutela ibaira...

2. albistea

Tximista batek sutea eragin du

2025eko uztailaren 11a

Iragarrita zegoen moduan, ekaitza lehertu zen eta 22:00ak inguruan tximista batek Bernardo Ezenarro kaleko 9. atariko teilatua jo eta sua piztu zen.

3. albistea

Txiki Eguneko kalejira

2025eko abuztuaren 25ean

Txiki Egunean koadrila handi bat balira moduan ibili ziren ehunka elgoibartar Mauxitxa txarangak girotu zuen kalejiran. 

4. albistea

Zubeltzu zinemaren erosketa atzeratzea eskatu dute

2025eko urriaren 16an

Debako hamar kultur taldek adierazpen bateratua kaleratu zuten Debako Udalari eskatuz erosketa atzera zezala.

5. albistea

Errekorte eta harraketa ikusgarriak zezenean

2025eko uztailaren 26an

Denetik izan zen Soraluzeko Santa Ana Eguneko goizeko zezenean: errekorte eta harrapaketa ikusgarriak. 

6. albistea

Gazteen Eguna 

2025eko abuztuaren 29a

Gazteek hartu zituzten kaleak Elgoibarko San Bartolome jaietako azkenaurreko egunean.

7. albistea

Kilometroak jaia

2025eko urriaren 5ean

Kontzertuak, herri-kirolak, bertsoak, ume eta familientzako jolasak, jan-edana... festarako osagai ugari izan zituen Ikastolen alde Elgoibarren egin zuten Kilometroak jaiak. 

8. albistea

Trailerra katigatuta baserri bidean

2025eko apirilaren 22an

Zazpi tonako karga zeraman trailerra katigatuta gelditu zen Soraluzeko San Andres auzoko baserri bide batean, gidariak GPSak markatutako bideari kasu egin eta gero. 

9. albistea

Txindurri dantza taldearen urteurrena

2025eko ekainaren 9an

Ermuko Txindurri dantza taldeak 50. urteurrena ospatu zuen dantzan.   

10. albistea

Bi pertsona atera dituzte etxebizitza batetik 

2025eko maiatzaren 13an

Agindu-judizial bat tarteko, polizia-dispositibo ikusgarri batek bi pertsona atera zituenSoraluzeko Errabal kaleko 1. atariko etxebizitza batetik.   

11. albistea

Osintxuarrek inauguratu zuten zubi berria

2025eko abuztuaren 30ean

Osintxuko Kofraixen lehen egunean osintxuarrek Trump eroan zuten Soraluzera eta Gabolatseko zubi berria inauguratu zuen.

12. albistea

Inauteri zapatua

2025eko martxoaren 2an

Eguerditik atera ziren Elgoibarko familiak eta koadrillak mozorrotuta kalera, eta eguerdi partean eguzkia ere batu zen festara.

13. albistea

Soraren eta Amaikak Bat taldearen arteko partidua

2025eko otsailaren 21ean

Soraluze futbol taldeak hitzordu zaila zuen Debako Amaikak Bat taldearen aurka. 

14. albistea

Bi gizon ospitalera borroka baten ostean

2025eko otsailaren 22an

Zapatu eguerdian eztabaida gogorra piztu zen bi gizonezkoren artean eta Ertzantzaren arabera gizonezkoetako batek artaziekin egin dio eraso eta besteak plater edo antzeko objetu batekin. 

15. albistea

Morkaikoren eguna

2025eko maiatzaren 10ean

Mendizaleen egun handia izan zen Elgoibarren. Goizean goizetik mendizalez bete ziren herriko kaleak eta inguruko mendiak.