Gazteen Egunaren errepasoa, irudietan

Asier Orbea Ostolaza

Gazteak gutxi behar du festarako, berezkoa du parrandarako joera.

Dianarekin eta Mutrikuko Ibiri ganadutegiko zezenekin egin sokamuturrarekin hasi zen nerabeei eta gazteei eskainitako eguna. Sokamuturraren ostean, goitibehera jaitsierak egin zituzten Azkueko alpapetan. 

Eguerditik aurrera Maalako Gune Askeko marea urdinak hartu zituen kaleak, urdin koloreko kamisetak soinean zituztela ibili baitziren aurten. Gazte kantarien kalejirak gidatu zituen gazteak Sigman egin zuten bazkarirantz. Han, ia 700 lagun batu ziren. Sigmatik Elektrotxufla elektrotxarangak gidatuta egin zuten gazteek Maalara arteko bidea. Gauean Kaparrak taldearen kontzertuak jendez bete zuen Maala ingurua. 

Argazkiak: BARRENA, Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala eta Joserra Cabrera.

  • Elgoibarko San Bartolome jaien inguruko eduki guztiak eta egitaraua HEMEN