Munduko Ipuinen ziklo herritarreko aurtengo lehen kontaketan, Soukaynak arabieraz eta euskaraz kontatuko du ipuina eta bere jatorrizko herrialdean, Marokon, murgilduko ditu entzuleak.
Haizeak antolatuta, Loredi Salegik emango du. Lilan izango da, gaztelaniaz, emakumeentzat. Ez da izenik eman behar.
Morkaiko Mendizale elkarteak urteko batzar nagusia egingo du, Aita Agirreko areto nagusian. Aurreko batzar orokorraren aktaren onarpena 2025ko datuak 2025ko ekintzen balorazioa 2025ko balantzea ekonomikoren onarpena (diru sarrera eta irteerak) 2026ko ekintzen aurkezpena Galderak eta erreguak
Brasil 2025 / 86 min. / Zuz. Gabriel Mascaro Terezak 77 urte ditu, eta Brasilgo industria-hiri txiki batean bizi izan da beti. Egun batean, gobernuaren jakinarazpen ofizial bat jaso zuen, urruneko kolonia batera joateko. Kolonia hori erretiratuek beren “azken urteak” igaro ditzaten sortu zen, eta, horrela, gazteenei lekua uzteko, erabat produktiboak izaten jarrai dezaten. Baina ezarritako patu hori onartu beharrean, Tereza matxinatu egiten da eta Amazonian zehar bidaia eraldatzaile batean murgiltzea erabakitzen du, azken desio bat betetzeko, bere askatasuna suntsitu aurretik. Honek zure bizitza markatuko du betiko.