Ermuko Udaleko Kultura Sailak antolatuta. 18 urtetik gorakoentzat. 25 euro (22,50 euro deskontuarekin). Plaza kopuru mugatua.
Duintasunak antolatuta, Quo vadis, Ertzaintza liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak.
Artxipelagoa (Martin Etxeberria Garro)
Facebookeko ingeniari gazte batek Jeff Horwit Wall Street Journaleko erreportariaren laguntza jasoko du, sare sozialaren sekretu ezkutuenak agerian uzten dituen bidaia arriskutsu bati ekiteko.
AEB, 2026 / Zuz. DAvid Ayer / 101 min. Hegazkin istripu basati batetik bizirik atera ondoren, James Belmont Indar Berezietako ofiziala eta bere borroka txakurra, Odin, Alaskako bihotz menderaezinean harrapatuta geratu dira. Natura gupidagabe baten aurrean, biek borrokatu beharko dute bizirik irauteko.
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan azaroaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak abenduaren 1ean hasiko lirateke.
Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak. Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.
Soraluzeko udal liburutegiak LH2 eta LH6 arteko neska-mutikoendako antolatutako ekintza.