Hizlaria: Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekano ohia eta ekonomian aditua. Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez.
Hizkuntza: Gaztelania
Soraluzeko Udaleko Harrera Komunitarioaren Planaren baitan antolatutako bilera.
Munstro txikiak, frankitxoren maskota berria (Alaine Agirrek eta Xabier Mendiguren) 9-11 urte bitartekoentzat
Azaroaren 11ko greba orokorraren harira, Etxebizitza Asanbladak bilera egingo du.
Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean.
Barne zerbitzuak (Katixa Agirre)
Patxi Larrañaga Guridiren Soraluzeko auzoei buruzko liburu-bildumako laugarren alearen aurkezpena: "Irure"
Patxi Larrañaga Guridiren Soraluzeko auzoei buruzko liburu-bildumako laugarren alearen aurkezpena: "Irure"
Etorkizun hurbilean, semearen galerak markatutako bikote batek bere irudiari adimen artifizialez sortutako haur humanoide bat etxean hartzea onartuko du. Oinazea arintzeko ahalegin etsi gisa hasten dena familia-bizitza berri bat bihurtzen da, argitsua bezain kezkagarria. Urtea: 2026 Herrialde: Japonia Zuzendaria: Hirokazu Koreeda Gidoia: Hirokazu Koreeda Argazkia: Ryûto Kondô Musika: Taku Matsushiba Aktoreak: Haruka Ayase, Rimu Kuwaki, Daigo, Kotaro Daigo, Rito Kuwaki Generoa: Zientzia-fikzioa. Drama | Adimen artifiziala. Robotak. Aitatasuna. Amatasuna
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan azaroaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak abenduaren 1ean hasiko lirateke.
Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak. Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.