Mallabitarrok Eginaren XV. edizioa "Mallabia euskal pilota ere bada" izenburupean egingo da, eta bukaeran EZ ESAN lehiaketaren finala izango du.
Tailer honetan, arte honen erritmoa, mugimendua eta oinarrizko nozioak ikasiko dira giro hurbil, dinamiko eta dibertigarrian. Ez da aurretiko esperientziarik behar. Egunak: Azaroak 6, 13, 20 eta27 Irakaslea: Askoa Etxebarrieta Lasheras Ordutegia: 17:30-19:00 Prezioa: 5 euro Hizkuntza: Elebiduna
Azaroaren 11rako deitutako greba eguna antolatu eta grebarako arrazoiak azaltzeko bilerak antolatu ditu Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Elgoibarren eta Mendaron ostegun eta ostiralerako, hurrenez hurren.
Jon Plazaolak AA Aita umorezko bakarrizketa taularatuko du azaroaren 6an, ostiralez, Kultur Elkartean, eta emanaldi bikoitza egingo du, lehena 18:30ean eta bigarrena 20:30ean.
Hizkuntza: Euskara
5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bideratuta dauden tailerren aurkezpena egingo da, eskola jazarpena eta haurren norbanako defentsa lantzeko, ingurune seguruago bat sortzeko helburuarekin. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dituzte, eta talde bakoitzak bi saio egingo ditu, Frontis Aretoan (Aritzmendi Pilotalekuan) 1 taldea: azaroak 13 eta 20 | 17:30-19:00 2 taldea: azaroak 27 eta abenduak 4 | 17:30-19:00 Informazioa eskuratzeko eta erreserbak egiteko, Frontis Aretoan astelehenetik ostegunera 17:30etik 20:30era.
AEB, 2026 / Zuz. DAvid Ayer / 101 min. Hegazkin istripu basati batetik bizirik atera ondoren, James Belmont Indar Berezietako ofiziala eta bere borroka txakurra, Odin, Alaskako bihotz menderaezinean harrapatuta geratu dira. Natura gupidagabe baten aurrean, biek borrokatu beharko dute bizirik irauteko.
Pil-pilean euskaltzaleen elkarteak antolatutako ekintza.
Tartean antzerki taldeak "Kandida" antzezlana aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Jon Plazaolak AA Aita umorezko bakarrizketa taularatuko du azaroaren 6an, ostiralez, Kultur Elkartean, eta emanaldi bikoitza egingo du, lehena 18:30ean eta bigarrena 20:30ean.
Hizkuntza: Euskara
Hamaika kantu berri dakartza Ruper Ordorikak bere Lurra ikutu barik izeneko album berrian. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak. Sarrera: 12 euro
Ohi duten moduan, Bilboko Mendi Film jaialdiko azken edizioko pelikula onenen eta arrakastatsuenen emanaldiarekin hasiko dute Morkaikok antolatutako 2026ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa (2026ko UMEZ). Azaroaren 6an izango da, Elgoibarko Herriko Antzokian.
Iraide Onaindia, Elixabet Etxandi eta Alexander Idoeta bertsolariek parte hartuko dute Gazte Asanbladaren XXVI. urteurrenaren harira antolatutako bertso afarian. Sarrerak salgai 10 euroan, Koskan.
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan azaroaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak abenduaren 1ean hasiko lirateke.
Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak. Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.
Herriko ostalaritza sustatzeko helburuarekin sortu zuten Aizu! elkartea, eta orain dela urte batzuk hasi ziren Aizu! Astea antolatzen. Horren barruan era askotako ekintzak antolatu izan dituzte aurreko urteetan, besteak beste, Aste gastronomiko mikologikoa, DJ asteburuak, gastro-rock ekimenak... Eta aurten ere, ez dute hutsik egingo.