Aurrez txanda eskatzea komeni da. Interesa dutenek 634 07 34 98 telefono zenbakira deituta edo idatzi beharko dute.
Guraizeekin marrazteko artea erakusten duten tailerra, papera mozteko teknika tradizional, erraz, sortzaile eta harrigarri baten bidez. Egunak: azaroak 4 eta 11 Irakaslea: Jesika Martinez Alcocer Prezioa: 5 euro Hizkuntza: elebiduna Gomendatutako adina: 16+
Iñaki Alonso, kirol entrenatzailea eta Kuniko zuzendariak eskainiko du: "Kirola: ingurune segurua?"
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udazken-neguko egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
Elgoibarko gazteak neguko erritu baten inguruan antolatu eta komunitate euskaldun bat ehuntzeko solasaldia antolatu du Elgoibar (H)Errituz taldeak. Aritz Ibañez Luzarreta (Iruñea, 1979) eta Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) izango dira hizlariak. Dantzaria eta kazetaria da Lusarreta. Hainbat hedabidetan lan egin eta kolaboratu izan du –EITB, Dantzan.eus, Berria, Euskalerria irratia, Gara, Entzun...–, eta azken urteotan Euskokultur Fundazioarentzat Ondare Immaterialaren alorrean lanean ari da. Araolaza, berriz, euskal dantzari, antropologo, kazetari eta idazlea da. Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan tesia osatu zuen 2020an. Tradizioen bilakaera eta gizarte aldaketak herritarrei hurbiltzeko dibulgazioan ere badihardu. Azaroaren 4an izango da solasaldia, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 18:30ean hasita.
Loredi Salegik gidatuta, emakumeentzako hausnarketa saioa izango da. Ez da izenik eman behar eta doan da.
Mariana Travacioren 'Barkamena existituko balitz bezala' liburua landuko dute.
Erresuma Batua, 2026. / Zuz. Rubal Abraham eta Rachel Szob / 80 min. Tel Aviveko zabaltzetan gauez grabatutako filma, xehetasun osoz erakusten ditu Israelek Gazan zibil palestinarren aurka gauzatutako sarraski kalkulatuaren atzeko sistemak.
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan azaroaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak abenduaren 1ean hasiko lirateke.
Ermuko Udalak 2026ko ‘Negulekuak’ egitarauaren edizio berria antolatu du, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean egingo dira ekintzak. Egitarauak hainbat jarduera barne hartzen ditu: ezagutza jolasak, Basauriko KNS Parke Abentura, Deba eta Mutrikurako txangoa, Idiazabalera bisita, eta eskulan tailerrak. Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Ermuan erroldatuta egotea edo ermuar baten zaintzapean egotea. Izen-emateak azaroaren 4tik 12ra egingo dira, Egoitza elektronikoaren bidez edo ‘Abiapuntu’ bulegoan aurrez aurre egin ahal izango da. Tasa arrunta 56,10 eurokoa da, eta familia ugariko kide edo bi anaia-arreba inskribatuz gero, bakoitzak 44,90 euro ordainduko ditu. Ordainketa ES54 2095 4408 5091 1099 0751 kontu-korrontean egin beharko da, eta eskabidea eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.