jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako ibilaldia.
Korrika Kulturalaren baitan aurkeztuko dute Soraluzen euskara biziberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko plan berria. AROA izena du eta 2025-2034 urteetarako dago aurreikusita. Plaza Zaharreko karpan da hitzordua.
Hizkuntza: Euskara
Irak, 2025 / 105 min. / Zuz. Hasan Hadi Jendeak egunero borrokatzen du Sadamen Iraken zigorren pean bizirauteko, eta Lamiak, bederatzi urteko neskato batek, bere asmamena erabili behar du Sadam Husein presidentearen urtebetetzea ospatzeko derrigorrezko tartaren osagaiak biltzeko edo ondorioei lotzeko: kartzela edo heriotza.
Herritarrak euskaraz irakurtzera animatu eta euskal literaturari bultzada emateko, "Irakurri eta gozatu" kanpaina jarri dute abian Hizkuntza Politikaren Departamentuak eta Udal Liburutegiak.
Astegunetan: 18.00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00
Asteburu bete-betea dute Soraluze Futbol Taldeko ekipoek datorren hau. 10 ekipotatik 9k jokatuko dute. Gaur bertan, eguaztena, 1. mailako kadeteek jokatuko dute Ezoziko Futbol Zelaian, 18:30ean. Lehen taldeak, berriz, domekan jokatuko du, 16:30ean Urki taldearen kontra.