Itzuliaren 5. etapa Eibarren hasi eta Eibarren amaituko da. Debabarrenean pasatuko da ondorengo orduetan (aurreikuspenik azkarrena): Saturixo (irteera): 13:05 Elgoibar: 13:08 Mendaro: 13:17 Lastur: 13:29 Deba: 14:57 Mutriku: 15:06 Mendaro: 15:19 Elgoibar: 15:27 Arrate: 15:39 Mallabia: 16:20 Ermua: 16:26 Eibar sprint: 16:30 Eibar (amaiera): 17:17
Odol ateratzek egingo dituzte Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Txanda hartzeko: gotatanta.eus Watsapez: 623 328 408
Espainia, 2026 / Zuz. Pedro Almodovar / 111 min. Elsa publizitate zuzendaria da, eta ama abenduko zubi luze batean hil zitzaion. Lanean babesa aurkitzen du, baina, batez ere, aurreranzko ihesa da. Gelditu gabe lan egiten du, eta konturatu gabe, ez da behar adina denbora ematen dolua gordetzeko, ama ez dagoelako. Harik eta izu-krisi batek gelditzera eta atseden bat hartzera behartzen duen arte. Bere bikotekidea, Bonifacio, bere salbazio taula da krisi garai hauetan. Elsak Lanzarote uhartera bidaiatzea erabakitzen du, bere lagun Patriciak lagunduta. Patriciak ere Madrildik urrundu behar du, eta Bonifazio hirian geratzen da.
Gitarra, kongak eta ahotsa; bertsioak egiten dituen bikote bat da.
Carlos Fernandez zenak eginiko gurutze-puntuko koadroen erakusketa, Kultur Kafean. Taberna ordutegian egongo da zabalik, hilaren 26ra arte.
Udaberriko oporretan, “Oporlekuak” egingo dira 4-12 urte bitarteko umeentzat, Aisialdia Elkarrekin lan-taldearen ekimenez.
Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.