Aisialdia elkarrekin lan-taldeak antolatuta, mendi ibilaldia egingo da Irukurutzeta Egunera familientzako.
jendartEKIN proiektuaren baitan antolatutako tailerra.
Santanak prestatzeko jai batzordearen bilera, Txoriaitz gelan.
Xala kontakizun guztiz laburra The New Yorker aldizkarian argitaratu zen 1980ko maiatzaren 26an. Preso judu batzuen hiru eguneko martxa kontatzen da bertan, negu gorrian, heriotza-esparru batera doazela haien artean doa Rosa, iloba batekin Stella, eta xal batean bilduta darama bere umetxoa, Magda, soldadu nazientzat ikusezina.Bigarren kontakizuna, Rosa, 1983an argitaratu zen, eta Rosak, bizirik atera baitzen heriotza-esparrutik, Miamin egiten duen bizimodua agertzen du, gerra bukatu zenetik urteak pasatuta. Gordea dauka oraindik xala, bere alabaren heriotzaren kontrako talismana balitz bezala.
Neska gazte batek munduarekin eta bere buruarekin duen harremana erabat aldatu duen muturreko esperientzia bat bizi du. Narrazio zatikatu baten bidez, istorioak bere egunerokotasuna, isiltasunak eta lotura pertsonalak berregiteko zailtasuna jarraitzen ditu, hauskortasunari, memoriari eta erresilientziari buruzko erretratu intimo eta edukia eraikiz.
Herritarrak euskaraz irakurtzera animatu eta euskal literaturari bultzada emateko, "Irakurri eta gozatu" kanpaina jarri dute abian Hizkuntza Politikaren Departamentuak eta Udal Liburutegiak.
Gaurtik (apirilak 13) asteazkenera (apirilak 15) bitarte, familia osoari eskainitako zirku ikuskizunak izango dira, 18:00etan, Calbeton zumardian.