Ostirala, apirilak 17



10:00
11:30

Tailerra: "Dieta orekatua"

Kalebarren 8, Soraluze

Soraluzeko Nagusien Kontseiluak Kontsumobiderekin elkarlanean antolatutako tailerra, pertsona nagusiei zuzenduta.

Tailerra: "Dieta orekatua" Kalebarren 8

Soraluzeko Nagusien Kontseiluak Kontsumobiderekin elkarlanean antolatutako tailerra, pertsona nagusiei zuzenduta.


17:00
19:00

Erakusketa: 'Palestina: ibilbide historikoa gaur egungo genozidioraino'

Santa Maria elizako klaustroa, Deba | Erakusketa

Deba-Palestina herri ekimenak antolatutako ekimena. 

Erakusketa: 'Palestina: ibilbide historikoa gaur egungo genozidioraino' Santa Maria elizako klaustroa

Deba-Palestina herri ekimenak antolatutako ekimena. 


19:00

"Le salon des mots" frantseseko irakurketa kluba

Ermua

Cyrano de Bergerac (Edmond Rostand)

"Le salon des mots" frantseseko irakurketa kluba

Cyrano de Bergerac (Edmond Rostand)


19:00

Antzerkia: 'Kolapsoa'

Herriko Antzokia Elgoibar, Elgoibar

Jon Ander Urrestiren Kolapsoa lanak publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz. "Edozer saltzeko kapaz dira, den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik.  Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa".

Antzerkia: 'Kolapsoa' Herriko Antzokia Elgoibar

Jon Ander Urrestiren Kolapsoa lanak publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz. "Edozer saltzeko kapaz dira, den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik. 

Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa".


20:30

Sustrai

Ermua Antzokia, Ermua

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena. Sarrera: 12 euro.

Sustrai Ermua Antzokia

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena.

Sarrera: 12 euro.


20:30

Gaueko zerua ezagutzeko irteera

Idotorben, Elgoibar

Gure Natura Ezagutzen egitasmoaren barruan, gaueko zerua ezagutzeko irteera antolatu dute Atxutxiamaikak, Morkaikok eta Baso Biziak-ek elkarlanean.  Jokin Martinez izango da hizlaria.  20:30ean batuko dira Idotorben afaltzeko, eta 21:30ean hasiko da hitzaldia. Afaria, bakoitzak berea eraman behar du.  Parte hartzeko ez da izenik eman behar.  Prismatikoak eta linterna eramateko gomendioa egin dute antolatzaileek. 

Gaueko zerua ezagutzeko irteera Idotorben

Gure Natura Ezagutzen egitasmoaren barruan, gaueko zerua ezagutzeko irteera antolatu dute Atxutxiamaikak, Morkaikok eta Baso Biziak-ek elkarlanean. 

Jokin Martinez izango da hizlaria. 

20:30ean batuko dira Idotorben afaltzeko, eta 21:30ean hasiko da hitzaldia. Afaria, bakoitzak berea eraman behar du. 

Parte hartzeko ez da izenik eman behar. 

Prismatikoak eta linterna eramateko gomendioa egin dute antolatzaileek. 


09:00

Erakusketa: Carlos Fernandez zenaren lanak

Kultur Kafean, Elgoibar

Carlos Fernandez zenak eginiko gurutze-puntuko koadroen erakusketa, Kultur Kafean. Taberna ordutegian egongo da zabalik, hilaren 26ra arte. 

Erakusketa: Carlos Fernandez zenaren lanak Kultur Kafean

Carlos Fernandez zenak eginiko gurutze-puntuko koadroen erakusketa, Kultur Kafean. Taberna ordutegian egongo da zabalik, hilaren 26ra arte. 


19:00

Erakusketa: "Vitalia Samuilova: ¿Quién lleva a quién?"

Oreka Art galeria, Soraluze

Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.

Erakusketa: "Vitalia Samuilova: ¿Quién lleva a quién?" Oreka Art galeria

Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.