Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak Ermua TalenTIC 2026 ekimenaren edizio berria antolatu dute; sektore publikoan eta pribatuan lanaren egoera aztertzen dituzten jardunaldiak. Aurten, hausnarketa eta analisia lidergoan, berrikuntzan eta egungo lan-moduen arteko loturan oinarrituko dira. Talentuak ikuspegia jarriko eta berrikuntzak zentzua hartzen duen hitzordua. Bi egun erakundeak konektatu, sortu eta eraldatzeko. Ekainak 17: Enpresa-ikuspegi batekin tailer praktikoak izango ditugu; talentuaren pitchak edo aurkezpen tximistak eta networking edo konexio profesionalak. Ekainak 18: Politika publikoen inguruko challenge edo lankidetza-erronkak, berrikuntza-laborategiekin eta aliantzetarako guneekin.
Jubilatuen Biltokiak eta Osakidetzak antolatuta, Jubilatuen Biltokian.
Xabier Mendikugenen Oso latza izan zen liburua aztertuko dute Mendaroko helduen irakurketa klubean. Asier Serrano idazleak gidatuko du saioa.
Soraluzeko Musika Eskolak antolatutako ekintza.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
Ameikutz musika eskolaren ikasturte amaierako jaialdia, Herriko Enparantzan
Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du.
Erakusketan panel elebidunak daude ikusgai, zientziaren arloan ikertzaile handiak izan diren eta diren emakumeen biografiak jasotzen dituztenak. Panelek QR kode bana dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Zientzia kaiera' blogeko testu eta edukietara garamatzatenak. Erakusketa doan da eta Izarra zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke, 08:00etatik 22:00etara. Hilabetez, uztailaren 15era arte.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea
Ekainaren 16tik 30era. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara Larunbat eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara