Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea; ekainaren 18a da horretarako azken eguna. Ibilaldiak 19 kilometroko luzera izango du eta 735 metroko desnibela.
11:00etan meza Ondoren, Mallabiko Gazte Alai dantza taldea eta ardi mozte saioa: Aritz Abendibar artaziekin, Aunitz Arrinda makinarekin, Mikel Etxebarriaren erakustaldia makinarekin eta Janire Artabe artilearen inguruko azalpenak ematen 17:00etan bola txapelketa Ondoren, txokolatea
14:00: Herri bazkaria. 18:30: Silver River, pop-rock akustikoko musika bikotea. Ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abesti euskaldun ezagunen bertsioak.
Erakusketan panel elebidunak daude ikusgai, zientziaren arloan ikertzaile handiak izan diren eta diren emakumeen biografiak jasotzen dituztenak. Panelek QR kode bana dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Zientzia kaiera' blogeko testu eta edukietara garamatzatenak. Erakusketa doan da eta Izarra zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke, 08:00etatik 22:00etara. Hilabetez, uztailaren 15era arte.
Ekainaren 16tik 30era. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara Larunbat eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea