Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez. Autobusa 08:15ean irtengo da Itziartik, eta ordu laurden beranduago hartuko du jendea Deban, zumardian. Hirigune historikoa ezagutu, Logroñon bertan bazkaldu eta itzulera arratsaldean egingo dute. Izen-ematea: irailak 28 (11:00etatik aurrera, elkartearen bulegoan). Prezioa: 55 euro.
Lagunkoia egitasmoaren barruan, pasiaran joango dira eta ondoren, kafea hartuko dute elkarrekin. Euria egiten badu, kafea hartzeko soilik geratuko dira.
Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerra: "Zoru pelbikoa, presentzia eta ongizatea: Zure erdigunera itzultzeko bidea". Bost saio izango dira zoru pelbikoa indartzeko, ongizatea hobetzeko eta norberaren gorputzarekin berriz konektatzeko, arnasketa kontzientearen, mugimenduaren eta gorputz-entzumenaren bidez. Ikastaroa: Urriak 8, 15, 22, 29 eta azaroak 5 Ordutegia: 17:30-19:30 Irakaslea: Ananda Abaigar Villa Prezioa: 5 euro Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Matrikulak irailaren 21etik aurrera egin ahal izango dira Ermuko Emakumeen Topalekuan bertan, edo 943 17 10 30 telefono-zenbakira deituta.
Ezin dut (Uxue Alberdi) 9-11 urte bitartekoentzat
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta.
Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean.
Ermua Palestinarekin Ekimenak dei egiten die Ermuko bizilagunei kalera irtetzeko ostegunean, arratsaldeko 7etan, Palestinako herriaren genozidioa salatzeko eta Israelekin harremanak haustea eskatzeko, Plazan antolatu duten elkarretaratzean Egun horretan mobilizazioak antolatu dira Euskal Herriko herri eta hiri guztietan, urriaren 7ko hirugarren urteurrenean. Israelgo egungo erasoaldi militarra hasi zenetik hiru urte bete direnean, genozidioak aurrera jarraitzen du.
Sakelako bihotzak (Juen Apella)
Hona HEMEN aste honetako partiden zerrenda.
Maria, lehen hezkuntzako irakaslea, hamar urteko haur klase bat motibatzen ahalegintzen da, eta ikasle errebelde eta kaotiko batek oztopatu egiten du. Bere ibilbidearekin eta haurraren portaerarekin kontrolaezina bihurtzen da, erabaki txar batzuk hartzen ditu... Sarrera: 4,15 euro Iraupena: 99 min Gomendatutako adina: 16+ Urtea: 2025 Herrialde: Erresuma Batua Zuzendaria: Jonatan Etzler Gidoia: Jess O'Kane Argazkia: Jess O'Kane Musika: Chris Roe Aktoreak: Saoirse Ronan, Eddie Waller, Nia Brown, Jacob Anderson, Rakie Ayola Generoa: Thriller. Komedia. Drama. Komedia beltza. Satira. Irakaskuntza. Ikastetxeak eta Unibertsitatea
Urriaren 7an eta 8an egingo dira jardunaldiak, Euskal Kostaldeko Geoparkean. Egitarau osoa geoparkea.eus webgunean kontsulta daiteke.
Urriaren 1etik 15era bitartean izango da ikusgai. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era. Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara.