Umearen eguna: 17:30ean haur tailerra Elolorekin 18:30ean txokolada bertara gerturatzen diren guztientzat 19:30ean Pablo Zapata Lergaren "La niña del Albayzin" liburuaren aurkezpena
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udazken-neguko egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
Haizeak antolatuta, literatura sorkuntza tailerra egingo dute Jasone Osororekin. Gaztelaniaz izango da. Ez da izenik eman behar.
Arimen Gauaren bueltako egitarauaren baitan antolatua. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da Anakotz Lasarte zuzendariarekin.
Lord of the Flies (William Golding)
09:00etatik 14:00etara, bertako produktuen salmenta, artisau postuak, makineria, jan edana nahieran... Ohi bezala, Euskal Herriko Sasi Ardien VII. Txapelketa egingo da goizean zehar eta Gipuzkoako Ahuntz Azpigorrien VII. Txapelketa ere bai; sari banaketa 12:00etan izango da. Ondoren, 12:30ean robot-desbrozadorearekin erakustaldia egingo da Periaren aurreko zelaian. 10:30etik 12:30era, Markes de Saka ganadutegiko poney eta txahal txikiak egongo dira, umeen gozamenerako. 18:00etan, Emakumezkoen eskupilota Lau t’erdiko Txapelketa Nagusiko partida, Itziarko Zabalsoro frontoian. Sarrera, doan.