Benjamin (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta alebin (2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) kategorietako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute Debasketek antolatutako txapelketan. Nesken taldeak, mutilen taldeak eta mistoak arituko dira jokatzen, eta hiru eta bost kide artean izango beharko dituzte taldeek. Izena emateko bi era jarri dituzte eskura: batetik, ikastetxean bertan banatutako izen-emate orria beteta edo, bestetik, 621 01 93 83 telefono zenbakira edo debasket@debasket.eus posta elektronikora mezu bat bidalita. Mezu horretan taldeko kideen izen-abizen eta jaiotze datak zehaztu beharko dira.
Jose Aldamar zenaren omenezko txapelketa, ohi bezala, hiruko eran jokatuko dute. Amaikak Bateko jokalari gazteek Lekeitioko eta Elgoibarko taldeak izango dituzte aurten aurkari. Hona partiden ordutegia: 10:30. Elgoibar-Lekeitio. 11:15. Amaikak Bat-Lekeitio. 12:00. Amaikak Bat-Elgoibar.
Kilimon Trail lasterketaren 12. ekitaldia jokatuko dute Mendaron, 16.00etan hasita. Bi lasterketa izango dira aukeran: 23 kilometrokoa eta 11 kilometrokoa. Antolatzaileek 250 dortsal banatuko dituzte lasterketa luzerako (23 km.) eta 150 dortsal motzerako (11 km.) Kronoak.com webgunean eman behar da izena. Azken eguna: Apirilaren 4a. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak antolatzen dute lasterketa, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.
Merlin Medinarekin, Zaporeak partekatuz. Ez da izenik eman behar.
Zuz.: Joaquin Mazon / Espainia 2024 / 93 min. Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta seme-alabarik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean eta gauetik goizera bere bost seme-alaba adoptatuen aldi baterako tutore bihurtzen da: herrialde eta jatorri ezberdineko bakoitza. Tonik kultur desberdintasunei eta aitatasun erronkei aurre egin beharko die mundu modernoan, eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela jakingo du. Sarrerak erosteko: Herrikoantzokia.eus

Herritarrak euskaraz irakurtzera animatzeko, Udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak elkarlanean sortutako kanpaina. Azken urteko euskal nobedadeen eta gomendioen zerrenda hemen.
Gorputz femeninoaren aniztasuna arakatzen. Prezioa: 5 euro. Egunak: Apirilak 2, 9, 16 eta 23. Iraupena: 8 ordu (guztira).