Gorputz-adimenaren eta barreterapiaren bidez, ikaskuntza sakonak modu erraz eta dibertigarrian barneratzen lagunduko duten teknika esperientzialak erabiliko dira. Ahizpatasuna lantzearekin batera, bizirik sentitzearen plazera ere berreskuratuko da. Egunak: Azaroak 2, 9,16, 23 eta 30 Prezioa: 5 euro
Espainia 2026 / Zuz. Igor Legarreta / 101 min. Inurri Itsuak Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren izenburu bereko eleberrian oinarritutako filma da, eta 30eko hamarkadako Bizkaira garamatza. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz-tonak dituen ingeles ontzi bat hondoratuko da. Zorte kolpe bat ala zantzu txartzat hartu beharreko kontua ote?