Bisita gidatua egingo dute Karakate eta Irukurutzeta arteko Dolmenen Ibilbidean zehar. Plaza mugatuak dira eta txanda hartzea gomendatu dute arduradunek info@begi-bistan.com helbidera idatzita edo 657 794 677 telefonora deituta. Gaztelaniaz.
Hizkuntza: Gaztelania
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa, 7 urtetik gorako haurrekin.
Irteerari buruzko informazio guztia eta erreserbak: www.geoparkea.eus atarian.
1968an Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek zuzendutako filma proiektatuko dute Deban.