Honakoa izango da ibilbidea: Legazpi-Gorostiaga-Arranoaitz-Arrola-Legazpi. Salda eta txorizoa jateko aukera izango da bertako aterpetxean. Luzera: 13 kilometro, gutxi gorabehera. Zailtasuna: erraza. ***Oharra: parte hartzeko, ohi bezala, aurrez izena eman behar da.
Xoxotera mendi irteera Arno guraso elkarteak antolatuta. 09:30ean irtengo dira, Mendarozabalgo aparkalekutik (ikastola ondoko aparkalekua) eta autoz egingo dute Aittolako aparkalekura arteko bidea, handik oinez abiatzeko.
Herrikrosaren webgunean egin daiteke izen-ematea 15 euroren truke, eta dortsalik geratuz gero, egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira.
Sonic, Knuckles eta Tails arerio berri eta ahaltsu bati aurre egiteko elkartzen dira, Shadow, gure heroiek orain arte ezagutu duten ezeren antzik ez duen bilau misteriotsu bati aurre egiteko. Bere ahalmenak zentzu guztietan gaindituta, Sonic Taldeak ezohiko aliantza bat egin beharko du Shadow geldiarazteko eta planeta babesteko itxaropenarekin.
Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko udalak elkarlanean antolatua eta haurrentzako euskarazko zinema zikloaren baitan, "Dragoi jagolea" filma proiektatuko da.
Espainia 2024 / 90 min. / Zuz.: Curro Velazquez Lana aurkitzeko arazoen aurrean eta bere anaia Ferminek lagunduta, Javik bere burua ezgaitzat jotzen du etsi-etsian behar duen postua lortzeko. Baina garun-paralisiaren itxurak egitea dirudiena baino zailagoa da, batez ere nagusiaz maitemintzen denean.
Hemen ikus daiteke aurtengo jaietarako prestatu duten egitarau osoa.