Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Ezagutu barruan daramazun potentziala boxeoaren kolpe motak, defentsa-teknikak eta oinarrizko desplazamenduak ikasten dituzun bitartean. Gune honetan, kirolaren bidez auto- estimua eta botere pertsonala indartuko ditugu elkarrekin. Ez duzu aurretiko esperientziarik be- har, hazteko eta partekatzeko gogoa baino ez. 13 urtetik aurrerako emakumeei zuzendua! Maiatzaren 9an, 16an, 23an, 30ean eta ekainaren 6an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. Informazio gehiago hemen.
Izen-ematea: 601602347 / pilpilean@pilpilean.eus.
Emakume sortzaileen film laburrak eskainiko dira Zinegoak zikloaren baitan.
Espainia 2025 / Zuz. Asier Urbieta / 98 min. Faisaien uhartea munduko kondomeinurik txikiena da. Urtearen erdia estatu espainiarrari dagokio eta beste erdia frantsesari. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi estatuak banatzen dituen muga natural batean. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, uhartearen parean paseatzen. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da uhartearen subiranotasun-trukean. Nor arduratzen da?
Partaideak: Extremadurako Zentroko dantza taldea, Txindurri, FitGypsy, Alba García Sevillanas eta Taupada Dantza eskola.
Euskaraldian izena emateko mahaia, Herriko Enparantzan. Txapak ere banatuko dituzte.
Hizkuntza: Euskara
Korrontzik eta Alboka Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia eskainiko dute Ermuko Antzokian. Dagoeneko 20 urte konplitu ditu Korrontzik, eta hau ospatzeko, erronka berri bati heldu dio: Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten esparrura eramatea... hau da, trikitia, Musika Banda bateko musikariekin hauspotzea, itzela! Hau posible egiteko, Xabier Zabalak hartu du bere gain konponketa musikalen ardura. Sarrera: 10 euro. Erosteko egin klik hemen.
Mendaron ere izango dute Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko musikariek ondutako Queen Gauaz gozatzeko aukera.
Iñigo Arregi eskulturgilearen erakusketa Oreka Art galerian.