Danbolintero gazteen topaketa egingo dute Mendaron ekainaren 21ean. Mendaroko Txistulariek eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatu dute Udalaren eta Foru Aldundiaren babesarekin. Egitaraua: 10:00etan kalejira 17:00 Plaza dantzak 18:30 Txistulariekin tabernaz tabernakoa
Soraluzeko Musika Eskolak antolatutako ekintza itxia, Plaentxi Herri Ikastetxeko haurrei zuzendua.
Euskaraldiaren baitan antolatutako ekintza.
Erabil ezazu fanzinea adierazpen- eta ahalduntze-tresna gisa! Tailer honetan, collage-a eta idazketa bezalako sormen-teknikak ezagutuko dituzu, zure istorio eta emozioetan sakontzeko. Konektatu zure buruarekin, garatu zure ahotsa eta partekatu zure ikuspegi feminista. Elkarrekin sortzeko, hausnartzeko eta eraldatzeko gune bat izango da! Maiatzaren 21ean eta 28an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, dohainik. Informazio gehiago hemen.
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
Liburuak aurkeztea eta sinatzea.
Ostolaza Udal Liburutegian Irakurketa Klubaren saio berria egingo da maiatzaren 21ean. Angel Alberdiren Azkenaz beste liburua izango da hizpide, 19:00etatik 20:30era bitartean. Saioa Asier Serranok gidatuko du.
Hizkuntza: Euskara
Erresuma Batua 2024 / Zuz. Sandhya Suri / 125 min. Gobernuaren plan bati esker, Santoshek, alargundu berri denak, bere senarraren lana heredatzen du polizia gisa India iparraldeko landa eremu batean. Beheko kastako neska bat bortxatua eta eraila agertzen denean, Sharma inspektore feminista karismatikoaren hegalean arrastatzen da ikerketara.