Martxoaren 15ean jokatuko da Izarraitz Bizirik elkartearen eta Itziarko Auzo Udalaren ekimenez antolatutako mendi martxa. Proba San Nikolas plazatik abiatuko da, 07:30ean, eta, aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide izango ditu aukeran: 27,37 kilometrokoa bata —1.327 metroko desnibelarekin— eta 20,23 kilometrokoa bestea —1.009 metroko desnibelarekin—.
Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa dela gogorarazi dute Burdin Kurutz Mendi Taldeko kideek.
Arno guraso elkarteak, Suharri elkarteak eta EHUko arkeologoek Mendaroko historiaurrea ezagutzeko irteera antolatu dute martxoaren 15erako Mendaroko eskola-umeentzat. 10:00etan elkartuko dira Presapen.
Hizkuntza: Euskara
Ana Goitiaren Katana umorezko bakarrizketa
HhahH: Denboraren albuma familia antzerkia. Berta Vidalek zuzendutako lana da, eta Naia Membrillera elgoibartarra da antzezlea. Sarrerak salgai daude herrikoantzokia.eus webgunean
Iraupena: 100 minutu. Prezioa: 3,25 euro. Gomendatutako adina: adin guztientzat. Antolatzailea: Ermuko Udala.
Hizkuntza: Gaztelania
Ispilu(h)ari egitasmoaren baitako ekimena, Korrika Kulturalaren barruan antolatua. Antzerkia eta umorea 12 urtetik beherakoentzat.
Laburbira zirkuitoko film laburren emanaldia, San Agustin kulturgunean, 18:00etan Honakoak dira filmak: "Olentzerori eskatu nion" "Erreka zoko hortan" "Fishy" "Geratzen den hori" "Orain zer?" "A maniki" "Hotzikara"
Italia, 2025 / 120. min/ Zuz. Isabel Coixet Garrantzirik gabeko eztabaida zirudienaren ondoren, Marta (Alba Rohrwacher) eta Antonio (Elio Germano) banandu egin ziren. Bera, etorkizun handiko chef bat, bere sutegietan babesten da; bera, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasten da: gosea galdu du... eta ez maitasunik ezagatik bakarrik. Atzean osasun arazo bat dagoela konturatzen denean, denak ezusteko bira ematen du: janariak hobeto daki, musika inoiz ez bezala iristen zaio eta desirak beldurrik gabe bizitzeko gogoa pizten dio.
Iraupena: 136 minutu. Gomendatutako adina: 16 urtetik gorakoentzat. Prezioa: 5,20 euro. Antolatzailea: Ermuko Udala.
Hizkuntza: Gaztelania
Soraluze Futbol Taldeko ekipoen artean, bakarrik Gorengo mailako Kadeteek jokatuko dute etxean. Zapatuan da haien hitzordua, 10:00etan. Sorako gainerako taldeek kanpoan dituzte hitzorduak, tartean, lehen ekipoak Donostian jokatuko du Antigua Luberriren kontra, 17:20an hasiko den partiduan.
Astegunetan: 18.00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00