Tantaka dagoen txorrota edo hondatutako entxufea ohiko arazoak dira, eta askotan kanpoko laguntza behar izaten da horiek konpontzeko. Tailer honen helburua da oinarrizko konponketak egiteari beldurra galtzea, guk geuk tresnak erabiltzen, akatsak identifikatzen eta konpontzen ikasita. Horrela, genero-estereotipoak hautsi eta gure eguneroko bizitzan autonomia irabaziko dugu. Apirilak 7, 14, 21 eta 28, maiatzak 5 Ana Oceja Uribe 5 euro
Italia, 2025/ 133 min. / Zuzendaria: Paolo Sorrentino Mariano De Santis Italiako Errepublikako presidentea da. Egileak irudikatua da erabat, ez dago lotuta bizitza errealeko ezein presidenterekin. Alarguna eta katolikoa, alaba bat du, Dorotea, legelaria berau, aita bezala. Agintaldia amaitzean, ezustekorik gabeko egunetan zehar, azkeneko bi betebehar sortuko zaizkio: presidente-indultuko bi eskaera labaini buruz erabakitzea. Benetako dilema moralak, bizitza pribatuarekin korapilatuko zaizkionak, agidanez modu askaezinetan. Zalantzak bultzatuta, erabaki bat hartu beharko du. Eta, erantzukizun-zentzu sakonez, horixe bera egingo du Italiako presidente nabari horrek. (Jatorrizko bertsioan)