Elgoibar Ikastolak antolatuta, Jose Gurrutxaga krosa jokatuko dute herriko kaleetan.
Burdin-Kurutzeko kideek Kanboko mendizaleekin batera egingo dute irteera hau; aurretatu dutenez, goiz-pasa izango da.
11:00etan kalejira 12:30ean Alardea plazan 16:30ean dantza gidatua plazan 17:30ean plaza dantza Ttipia taldearekin
Katamarran ume-txokoak antolatutako topaketa, kideentzako.
Deba-Palestina herri ekimenak antolatutako ekimena.
Eskolako iturriek azaldu dutenez, Tafallako talde batekin batera emango dute kontzertua.
81 min. Tafiti, surikata gazte bat, Bristles basurdearekin topo egiten duenean badaki ezin direla lagunak izan. Baina Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura salbatzera korrika doana. Lagun baten bila etsi-etsian, basurde dibertigarria Tafitiren etxeraino joaten da haren atzetik, eta nahi gabe zoritxarreko istripu bat eragiten du: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batek hozka egiten du. Basamortuko lore mitiko batek bakarrik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, bakarrik egin behar duela sinetsita.
Estatu Batuak-Japon 2026 / Zuz. Aaron Horvath y Michael Jelenic / 98 min. Illumination Entertainment ekoiztetxearen lana da Super Mario Galaxy: La película. Bowser garaitu eta Brooklyn salbatu ondoren, Mariok eta Luigik Yoshi dinosauroa ezagutuko dute, eta Peach printzesarekin eta Toad perretxikoarekin batera, abentura batean murgilduko diren kanpoko espazioan eta galaxian zehar, non Rosalina jainkosa ezagutuko duten eta Bowser eta bere seme Bowser Jr-i aurre egingo dieten.
Ekitaldia 'Ispilu(h)ari' programaren baitan antolatu du Udalak. 6 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Hizkuntza: Euskara
Cristina Castillok zuzendu eta antzeztutako La Cosa antzezlanaren emanaldia, San Agustin kulturgunean. Gaztelaniaz izango da eta 12 urtez gorakoei dago zuzenduta. Doan.
Hizkuntza: Gaztelania
Barrenak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu kontzerturako HEMEN.
Espainia 2026 / Zuz. Santiago Segura / 102 min. José Luis Torrente, bere gaitasunik eza gorabehera, Espainiako heroi nazionala dela sinetsita, politikan sartzeko konbentzituta dago, eta, bere estilo arrunt, demagogiko eta burutazioz betearekin, alderdi populista baten lider bihurtzea lortu du.
Espainia 2026 / Zuz. Pedro Almodovar / 111 min. Elsa publizitate agentzia bateko zuzendaria da. Ama hil berri zaio, eta, burua beste leku batean jartzeko asmotan, lana bilakatu da haren babeslekua. Egunerokoan lana besterik ez du egingo, eta ez da jabetuko ez diola nahikoa denbora eskaini dolua pasatzeari, ezta bere burua zaintzeari ere. Horrek guztiak eztanda egingo du, eta, izualdi krisi baten ondorioz, gorputzak gelditzeko eskatuko dio. Krisialdietan, Elsak bere mutil-laguna, Bonifacio, ondoan izango du une oro, eta pertsona garrantzitsua bihurtuko da harentzat. Edonola ere, babes hori ez da nahikoa izango protagonistarentzat, eta Lanzarotera bidaiatuko du lagun batekin batera: Patricia. Madrildik irteteko beharra sentitzen dute biek ala biek.
Ipuinak, hitzaldiak eta beste antolatu ditu Katamarran Haur Txokoak udaberrirako.