Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa. Lili parean, 12:00etan.
Erorketak sahiesteko bi eguneko tailerra egingo dute Jubilatuen Biltokian.
XLI. Sormen lehiaketa eta 2025-2026 ikasturteko Irakurketa erronkako sari-banaketa ekitaldia. Ondoren, Pantzart antzerki konpainiaren "Korri, Kuru, korri" emanaldia eskainiko da.
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
TREBA Nerabeak programaren barruan, sexualitateari buruzko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Apirilaren 22an izango da.
Komunitate energetikoaren funtzionamendua, onurak eta parte-hartze prozesua azalduko dituzte bertan.
Espainia 2025 / Jose Luis Guerin / 122 min. Vallbona Bartzelonako kanpoaldeko auzo bat da, ibai batek, trenbideek eta autobideek isolatua. Auzo periferikoa da, landa-mundutik hiri-mundurako igarobidea bizi duena, erdigunetik desagerrarazitako bizimoduak zainduz, eta gerraostean iritsi ziren lehen migratzaileen etxeak eta logelako hiriko bloke berriak elkarrekin bizi diren lekua, non migrazio berria biltzen den, txoko xume hori benetako herrixka global bihurtuz. Biziraupenean eta auzo-borroketan sortutako memoria. Historia del buen valle iruditeria, gizarte, belaunaldi eta nortasun gatazkak, hirigintza eta ekologia uztartzen dituen multzoa da; baina baita egungo munduari buruzko begirada pausatu eta humanista ere.
Herritarrak euskaraz irakurtzera animatu eta euskal literaturari bultzada emateko, "Irakurri eta gozatu" kanpaina jarri dute abian Hizkuntza Politikaren Departamentuak eta Udal Liburutegiak.
Soraluzeko udal liburutegiak liburuaren egunaren baitan antolatutako ekintza, Galtzagorriren eskutik.